Urtarrilak 12</center> | herri mobilizazio orokorra
  • Zure ekarpena
  • Abestia
  • Bideoak
  • Bitartekoak
  • Emanaldi kulturalak
  • Lipdub Durango
  • Manifestua hizkuntzatan
  • Laguntza ekonomikoa
  • es
  • fr

Azken agerraldia egin du Herrirak. Dena prest larunbaterako.

Category: Albisteak
Atalak: Urtarrila 10th
Herrira mugimenduak eta urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorrari atxikimendua eta babesa eskaini dioten hainbat eragileek azken agerraldi publikoa egin dute larunbateko martxan parte hartzeko deia luzatuz. Bertan, atxikitako eragileen izenean Giza Eskubideen Behatokiko partaide den Iratxe Urizarrek eta Eleak Mugimenduko Txerra Bolinagak hartu dute hitza, manifestazioaren garrantzia azpimarratu eta sentsibilitate eta ideologia ezberdineko milaka pertsonek “Giza eskubideak.Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” dioen pankartaren atzean bilduko direla azpimarratzeko.
Horrekin batera, bertan bildutako hedabideei Herri Mobilizazio Orokorrak bildutako atxikimenduen zerrenda banatu diogu. Azken minutuetan gainera, konfirmazio berriak izan ditugu, kasurako Alberto San Juan aktorearena eta CCOO Euskadiko zuzendaritzarena. Atxikimendu guztiak, bai norbanakoena, bai eragileena bai nazioartean bildutakoak atxikitako dokumentatuetan bidaltzen dizkizuegu. Baita gaurko agerraldiko interbentzioak ere.
Mobilizazio erraldoia aurreikusten da, autobusen datuek 75 baino gehiago aurreikusten dute Nafarroan, 120 inguru jada Gipuzkoan, Iparralden ere inoizko zifrarik altuena izango da eta Arabako datuen konfirmazioaren zai gaude. Azken egun eta ordu hauetan jendeari gonbitea luzatzen diogu herriz herri eta eskualde guztietan abiatutako autobusetan parte apuntatzera. Horrekin batera, Bizkaiko bizilagunentzat, garraio publikoa erabiltzeko deia luzatzen dugu.
Atxikimenduak – Norbanakoak
Atxikimenduak – Eragileak
Atxikimenduak – Nazioartekoak
  • Español
  • Français
  • Euskara

Copyright cc-by-sa-3.0 2013 Herrira Powered by Shaken Grid Premium
Social media icons by icondock

  • Español
  • Français
  • Euskara