Urtarrilak 12</center> | herri mobilizazio orokorra
  • Zure ekarpena
  • Abestia
  • Bideoak
  • Bitartekoak
  • Emanaldi kulturalak
  • Lipdub Durango
  • Manifestua hizkuntzatan
  • Laguntza ekonomikoa
  • es
  • fr

Herritar asko eta aldarrikapen bat. Zorionak guztioi!

Category: Albisteak, Zure ekarpena
Atalak: Urtarrila 12th

Argazki galeria

Argazki galderia (Argia)

Argazki galeria (naiz.info)

Presoen eskubideen alde Bilboko kaleek gainezka egin dute Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handienean

Giza uholde erraldoi batek Bilbo hartu du gaur presoen eskubideen eta konponbidearen alde Euskal Herrian sekula egindako mobilizaziorik handiena osatuz. Bertan, euskal geografia osotik etorritako lagunak eta Madril, Katalunia, Kurdistan, Kolonbia edo Uruguaytik etorritako pertsonak izan dira.

Denbora luzean gogoratuko den mobilizazioa eta irudia izan da Bilbon. Sentsibilitate eta ideologia askotariko lagunak bildu dira gaur indarrean dagoen espetxe politikaren amaiera eskatu, giza eskubide guztien errespetua aldarrikatu eta bakea eta konponbidean aurrera urratsak

Euria etzen oztopoa izan eta ibilbidearen zatirik handienean pertsona gehiago biltzea ezinezkoa zen. Euskal jendartearen gehiengo zabal baten nahia irudikatu du mobilizazioaren argazkiak, presoen afera berriro ere lehen lerroan kokatuz. Frantzia eta Espainiako Gobernuek erantzun positiboa eskaini beharko lukete euskal jendartearen gehiengoaren nahiari.

Indar metaketa, jendartearen aktibazioa eta gero eta sektore gehiago eta desberdinen arteko elkarlanak gaur Bilbon islatutako errealiatea indartzen eta garatzen jarraitun beharko dute.

 

 

  • Español
  • Français
  • Euskara

Copyright cc-by-sa-3.0 2013 Herrira Powered by Shaken Grid Premium
Social media icons by icondock

  • Español
  • Français
  • Euskara